Ezkurra II aurrera, ondo sufrituta irabazita

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 8a, 02:00

Astearteko norgehiagokan Ez­kurra IIk irabazi zion Az­pirozi, 30 eta 25, Buruz Buruko Kutxabank Txapel­ke­tan, eta beraz, aurrelari doneztebearrak egingo du aurrera. 

Dena den, ez zen partidu erraza izan. Indartsu hasi zen Ezkurra, eta Azpirozi tanto bi­koi­tzeko aldea ateratzea ere lortu zuen, 22 eta 11. Baina Az­piroz esnatu egin zen orduan, eta pixkanaka, segurtasuna ira­bazi, eta bi tantora gerturatu zitzaion, 26 eta 24. Errebote batek kanpora ihes egin zion, ordea, eta Ezkurra II berriro ere arnasa hartzen hasi zen, 30 eta 25 irabazi arte. Azpirozek orain, aurrera egin ahal izateko, nahita ez irabazi beharko dio Ansari, eta ondoren, honek Ezkurrari irabazi arte itxoin, berdinketa hirukoitza lortzeko. 


Barrenetxea IV berriro, gaur

Astearteko beste hiru partiduei dagokienez, Etxarri eta Zubirik 27 eta 35 galdu zuten Zaldua eta Agirrezabalaren aurrean, eta Barriacart eta Larrañagak 30 eta 20 irabazi zieten Goikoetxea V eta Arruarteri.

Barrenetxea IV hernaniarra, berriz, bikain aritu zen, Segurolarekin bikote sendoa osatuta, eta 40 eta 35 irabazi zuten Ansa eta Ionen aurrean.

Gaur berriro jokatuko du, Zeberio IIrekin, Ezkurra II eta Ionen kontra. Beste bi partidu ere izango dira: Zaldua-La­rra­ñaga/Goikoetxea V-Zubiri eta Se­gurola-Etxeberria III/Jua­ne­nea-Agirrezabala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!