Enaitz Goñi igerilariak emaitza onak, Espainiako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 8a, 02:00

Enaitz Goñi igerilari herna­nia­rra pozik itzuli da, Bartze­lo­­nako Picornell igerileku olin­­pikoan uztailaren 27tik 30era jokatu den infantil mailako Espainiako Txapelketatik. 

Txapelketan 750 igerilari eta 250 talde aritu dira lehian. Espainian azkarrenak direnek hartu dute parte, 2003 eta 2004an jaiotako mutilek eta 2004 eta 2005ean jaiotako neskek, eta 14 urteko hernaniar igerilari gazteak lau probatan egin du igeri: 100 bizkar eta 1.500 libre lehenengo egunean, 200 bizkar hirugarren egunean eta 400 libre laugarren eta azken jardunaldian.

Egunak igaro ahala, gero eta gustorago eta hobeto aritu zen. Bere markarik onena azken eguneko 400 libreetan egin zuen: 4:25:16 denborarekin, 26garren postuan bukatu zuen, 2004an jaiotakoen artean. Hala ere, posturik onena 1.500 libreetan lortu zuen, 21garren egin baitzuen, 17:48:12 denborarekin. Proba hau bukatu eta berehala, ekaitzak gogor astindu zuen Montjuic, euri jasarekin eta haizearekin. Markagailu elektronikoa bota eta hurrengo seriea bertan behera geratu zen. Beraz, arratsaldean egin behar izan zen igerian. 


Markak asko hobetuta

Bizkarreko probetan hobeto ari­tu zen 200­ metroetan. 28ga­rren postua lortu zuen 2:21:39ko denbora eginez. Aurreneko pro­ba, dena den, 100 metroak izan ziren eta 1:06:20 eginda, 42ga­rren izan zen; bere denbora onenetik 19 ehunenekoetara geratu zen. Bes­te hiruretan asko jaitsi zituen orain arte eginak zeuzkan denbora edo markak, eta 2004an jaiotako Espai­niako igerilari onenen artean kokatu da. 


Abuztuan, itsas zeharkaldiak

Igerilekuko denboraldia amaitu du Goñik, urteko txapelketa garrantzitsuenean parte hartuta. Bertan egotea eta beharrezko gutxiengo minimak egitea oso zaila izaten da, eta beraz, denboraldiko balantzea oso baikorra da, progresio nabaria izan baitu, eta hala izaten ari da urtetik urtera ere. 

Orain, abuztuan itsas ze­harkaldi desberdinetan ariko da, onenen artean egoteko eta, agian, zerbait gehiagorako asmoarekin. Getaria-Za­rau­tzen, onenen artean egon zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!