'Visages, Villages', udako zinemaldia hasteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 8a, 02:00

Bi pelikula ikusteko aukera izan­go da aurten udako zi­ne­mal­dian. Hernaniar batzuek osa­tzen duten Potemkin Zi­ne­ma Taldeak antolatu du lau­ga­rrenez, eta gaur eta bihar, film bana jarriko dute, doan, Goiz Eguzki parkean, 22:30etan.

Agnès Vardá zinegilearen 'Visages, Villages', hasteko

Aurreneko pelikula gaur ja­rri­ko da; orain gutxi zendu den Agnès Vardá zinegile fran­tse­sa­ren Visages, Villages. Jean Re­né argazkilari eta artista gra­fiko gaztearekin egiten du bat zuzendariak, eta  bidaia bat egiten dute, herriak, biz­tan­leak eta abar luze bat aur­kitu eta ezagutzeko.  

Bihar, Raúl de la Fuen­­tek eta Daniel Nenowek zuzendutako animazioko peli­ku­la jarriko dute: Another Day of Life. 

Biak jatorrizko hizkuntzan jarriko dituzte, azpititulatuta. Parkean, aire librean ikusi ahal izango dira, baina euria egi­nez gero, Goiz Eguzkiko ekitaldi aretoan emango dira pelikulak.

Aurretik, afaria

Zine saioen aurretik Goiz Eguz­kiko tabernan afaltzeko aukera izango dela gogorarazi dute, 20:30etatik aurrera. Etxeko pizzak ere izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!