Hamabostaldian Pache, 'Four Beats' taldearekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 7a, 02:00

Donostiako Musika Hamabos­tal­dia hasi da, eta kontzertuetako batean hartuko du parte Jon Pache musikari hernaniarrak. Perkusio ikasketak egiten ari da Goi Mailako Musikene Musika Ikastegian, eta Four Beats taldea osatu du Luis Manuel Álvarez, Guillermo Eizaga, eta Carlos Rubio ikaskideekin. Abuztuaren 21ean joko dute, 19:00etan Miramar Jau­regian. Sarrerak salgai daude www.quincenamusical.eus webgunean, 5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!