Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxa bihar helduko da Goizuetara, 17:00ak aldean, goizean Sunbillatik aterata. Hainbat herritar harrera egiteko afaria antolatzen ari dira, eta era berean, bildutako dirua Tafallan eta bailaran izandako uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko erabiliko da. Amaian eta Estankon daude salgai txartelak, 15 euroan.