Jarri dituzte martxan, aurten ere, Mendi Mendiyan igerileku irekietako jolas bereziak. Astelehena izan zen jolaserako aurreneko eguna, eta aukera izango da oraindik ere, gaur, eta abuztuaren 12, 14, 19, 21, 26 eta 28an.
Goizeko 11:00etatik 13:00etara igerilekuetako zelaian jarriko diren hainbat jolasetan aritzeko aukera izango da, eta 13:00etatik 14:00etara, ur jolasak izango dira.
Kirol eta jolasak, lehorrean eta uretan
Hainbat motako jolasak prestatu dituzte. Goizeko 11:00etatik 13:00etarako tartean lehorrean aritu ahal izango da: slack line, ohe elastikoak, boleibol, futbolei, badminton, saskibaloia, ping-pong, harrapaketan, brilet... eta bestelakoetarako tartea izango da.
Ondoren, parte-hartzaileen arabera, eguerdiko 13:00ak aldera ur jolasetarako tartea irekiko da, ordu betez edo ordu eta erdiz: koltxonetak eta uretako hainbat tresna izango dira eskura.
Begiraleak izango dira jolas guztietarako; 6 lehorrean, eta beste 4 uretan.