Musika garaikideari egingo dio gaur lekua Chillida Leku museoak, ateak ixten dituenean. Iluntzeko 20:30etan, Sigma Project taldeak promenade musikal bat eskainiko du museoaren kanpoaldean. Alberto Chaves, Andrés Gomis, Ángel Soria eta Josetxo Silguerok osatzen duten saxofoi laukotearekin batera ariko da Inés R. Artola. Honek, Eduardo Chillidaren eta beste autore batzuen pasarteak irakurriko ditu, piezen artean.
Sarrerak erosi daitezke www.museochillidaleku.com webgunean, 15 euroan.