Beste urte batez, udarako oporraldian aisialdian euskeraz aritzeko aukera eman du, berriro ere, Dobera Euskara Elkarteak, udaleku ibiltarien bitartez. Bi txanda egin dira aurten ere, eta bukatu dira, dagoeneko.
Bigarren txanda honetan LH 4, 5 eta 6 mailetako ikasleek hartu dute parte; aurrenekoan, DBH 1, 2 eta 3koek.
Etxeratzen azkenak bigarren txandakoak izan dira, 10-12 urte bitartekoak; hau da, LH 4, 5 eta 6 mailetakoak. Larunbatean bueltatu ziren herrira, Igeldo, Pasaia, Lezo eta Oiartzunen barrena ibili ondoren. Denetik egiteko aukera izan dute: piraguismoa, eskalada, igeriketa... Denera, 35 gaztetxo elkartu dira, batik bat, Hernanikoak, baina baita Donostia eta Urnietakoak ere.
Aurreneko txanda, berriz, uztailaren 16tik 28ra bitartean egin zen, DBH 1, 2 eta 3 mailetako ikasleekin. Txanda horretan 26 gaztek hartu zuten parte.