Umeen eguna ate-joka, fiestei aurrea hartuta

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 6a, 02:00

Hasiera ofizialaren aurretik sartuko dira goizuetar gazteenak festa giroan: igande hau, hilak 11, Umeen Eguna izanen da, eta Goizuetako fiestei hasiera ofiziala emanen dien txupinazoa, berriz, hilaren 14an botako da.


Ikuskizunak, umeentzat

Igandean goizean goiz sumatuko da festa giroa. Izan ere, aurorak, Umore Ona koruaren eskutik, goizeko 08:00e­tan aterako dira. Gero, Iru­maita txarangak jarriko du mu­sika gehiago herrian zehar, 09:00etan abiatuta.

Igandea izanik, goizeko 11:00etan meza izanen da, eta haurrek bertako jantziekin hartuko dute parte. Segidan, 12:00etan, pilota partiduak jokatuko dituzte herriko pilota eskolako haurrek, eta goiza borobiltzeko, umeen bazkaria eginen da ikastolan, 14:00etan.

Arratsaldean, herri kirol ikuskizuna izanen da 16:00e­tan plazan, Kulkiren eskutik, eta segidan, haurrentzako be­rendua, Guraso Elkartearen es­kutik. Gero,  Txatxariak kale musikarien ikuskizuna izanen da 18:30etan, eta bukatzeko, Goittikiren aldeko bingoa, ikastolan, 20:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!