Deialdia zabaldu du Hernaniko Odol Emaileen Elkarteak, gaur ere, hileko aurreneko asteartero bezala, herritarrak odola ematera gerturatu daitezen, anbulatoriora. Era berean, organo donante egiteko aukera ere badela gogorarazi dute.
Erizain eta mediku boluntarioak eta elkarteko laguntzaileak 18:00etatik 20:30etara ariko dira lanean. Dena den, lehenago gerturatuz gero, txanda hartzeko aukera izango da.
Odol emaile gehien, uztailean
Urteko datuei erreparatuta, orain arte, uztailean izan da odol emaile gehien; denera, 76, hain zuzen, eta horietatik 8, aurrenekoz eman dutenak.
Bestalde, organo donante berririk ez da izan uztailean.
Orain arteko datu onenak izan dira uztailekoak, orokorrean, baina odola ematen jarraitzearen garrantzia azpimarratu dute.