Final laurdenetan sartuko da gaur, erremonteko Kutxabank Txapelketa; Ezkurra II eta Azpiroz finalerdietarako txartel bila lehiatuko dira, 16:00etan hasita Galarretan jokatuko den hirugarren partiduan. Aurrenekoa da faborito, baina biek izango dute asko, jokoan. Beste ohiko hiru partidu ere jokatuko dira: Etxarri-Zubiri/ Zaldua-Agirrezabala; Segurola-Barrenetxea IV/Ansa II-Ion; eta Barricart-Larrañaga/ Goikoetxea V-Arruarte.