Hernaniarrak berriz, Donostiako Aste Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 6a, 02:00

Larunbat honetan, arratsaldeko 19:00etan hasiko da Do­nos­tia­ko Aste Nagusia, eta urtero be­zala, egitaraua osatzeko antolatutako hamaika ekitaldiren ar­te­an izango da parte hartuko duen hernaniarrik. Batetik, la­run­­bate­an bertan, 20:30etan Konstitu­zio Plazan emango du­te kontzertua txistulariek, XLII. Txis­tulari Alar­dean, eta  hainbat hernaniar izango dira bertan. Bes­talde, hilaren 13an, Ainhoa Larrañaga abeslari eta ak­tore hernaniarrak kontzertua emango du, 13:30e­tatik 14:30e­tara, Kursaaleko Uru­mea terrazan, Iker Lauroba eta Garazi Esnaolarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!