Bide alternatiboen bila, eguraldiari aurre egin nahian

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 5a, 02:00

Udara aprobetxatuz, lau eguneko irteera antolatu zuen Mendiriz Mendi elkarteak uztaileko azkeneko astebururako. Picos de Europara joan ziren, ostegunetik igandera bitarte, eta giro paregabean igaro zuten egonaldia.

Ostiral eta larunbatean eguraldiak lagundu ez arren, ez ziren aterpean geratu, eta bide alternatiboak bilatu zi­tuz­ten: Careseko bidea egin zuten ostiralean;?eta aterpetik Majada de Montora dijoan PR bidea egin zuten, larunbatean.

Igandean, gailur bereziena

Eguraldiagatik, hain zuzen, ostegun eta igandean besterik ez zuten gailurra egin. Os­tegunean, Coriscao mendia egin zuten; eta mendi bereziarekin bukatu zuten irteera, igandean: Gilbo. «Mendiriz Mendiko ikurran Cervino men­dia azaltzen da; eta Gilbo mendia Cervino leones bezala ezagutzen da», azaldu dute elkarteko kideek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!