Zortzigarren berriro ere, "Maialen"

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 5a, 02:00

Pasaian izan ziren, berriro ere, Hernaniko Arraun El­kar­teko neskak, Maialen trainerurarekin, ETE ligako hamargarren jardunaldia jokatzen. Zortzigarren postuarekin konformatu behar izan ziren, azkenaldian bere egin duten postua, hain zuzen.

Kostaldera joan zen, or­dea, ikurriña, Zumaia izan bai­­tzen azkarrena, 10:51.88 den­borarekin. 8 segundora iritsi zen San Juan; 10era, aldiz, Hibaika. Hernaniarrak irabazleak baino 28 segundo gehiago behar izan zituen.

Zortzigarren, sailkapen osoan ere

Badirudi zortzia dela aurten Maialeni dagokion zenbakia; izan ere, azkenealdian zor­tzi­garren iristeaz gain, zor­tzi­garren postuari eutsita da­bil sailkapen orokorrean ere. 

Hori aldatzeko aukera izango dute oraindik; ETE liga bukatzeko bost jardunaldi geratzen baitira. Hu­rrengo zita Zumaian izango dute, larunbatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!