[OKERRAK ZUZEN] Kaxko elkartearen Jasota Bezalan omenduei ere, eskerrak eman zizkieten

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 5a, 02:00

Atzoko alean Kaxko Auzo Elkarteak argitaratutako Jasota Bezalan, akatsa zegoen, eta omenduei eskerrak ematen zien paragrafoa falta zen. Hau da, hain zuzen, Juncal Libertad Dorronsoro Mochak, Kaxko Elkartearen izenean, omenduei zuzendutako esker ona: «aurten omenduak izan direnei, baita ere, gure omenaldi xumea onartzeagatik, eta gure herriari eskainitakoagatik. Horregatik guztiagatik gure partetik besarkada bero-bero bat». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!