Anbulategian zita bihar, odola emateko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 5a, 02:00

Hileko aurreneko asteartea izanda, Hernaniko Odol Emaileek elkarteak ohiko zita jarri du odola emateko. Arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:30etara izango du aukera edonork, anbulategian bertan. Bertan, organu-emaile izateko aukera ere jarriko dute, ohiko moduan. Elkarte ezberdinek urtero ohartarazten odolaren beharra etengabea dela, eta herritarrak animatzen dituzte udaran ere, modu erregular batean, odola ematera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!