Familia Plana programa jarri du martxan Adecco Fundazioak, Cidetec Fundazioaren eta Astigarragako Udalaren babesarekin. Programak nahi duena da «ezgaitasuna baloratuta daukaten pertsonen autonomia, integrazioa eta enplegagarritasuna indartu».
Parte hartu ahal izateko, aurretik izena eman behar da, eta horretarako, gaur arte dago aukera fundacionadecco.org/astigarraga web-orrian.
Dena den, edonork ezin du izena eman, ezinbestekoa izango da ondorengo baldintzak betetzea, Udalak azaldu duenez: Astigarragakoa izatea, 16 eta 64 urte bitarte izatea, %33ko ezgaitasuna izatea eta langabezian egotea.
Baliabide ezberdinak, lan merkatuan integratzeko
Adecco Fundazioak abiaraziko duen programa honen bidez, «urtebetez, lan merkatuan integratzeko baliagarri izango zaizkizun baliabide ezberdinak jasoko dituzu», azaldu du Udalak.
Zalantzarik izan ezean, Gizarte Zerbitzuetako sailarekin argitu daitezke: Astigarragako udaletxean bertan (Foru Plaza, 13) edota 943 33 52 32 telefonoan.