Errekaren itxura aldatzeko lanak, Kantauriko Ur Partzuergoak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 5a, 02:00

Urumea ibaiaren Goizuetako zatian hainbat lan egin ditu Kantauriko Ur Partzuergoak Goizuetako Udalak jakinarazi duenez. 

Errekaren itxura aldatzeaz gain, helburu bikoitza dauka egindako lanak, Udalak berak herritarrei azaldu bezala: «uholde arris­kua gutxitzearekin batera, pasealekuko zi­men­duek pai­ratzen duten higadura mu­rriztea», hain zuzen.

Lan horiek burututa, eta horiei esker, «urak ibilgu osotik ibiliko dira, orain arte zeuden putzuak aldatuz», argitu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!