Urumea ibaia garbitzeko deia egin zuen Zikuñagako Ama auzo elkarteak uztailaren bukaeran, eta horren inguruan, oharra bidali du. «Zikuñagako auzotarrek lan txukuna egin dute ibaiaren garbiketan. Tristura haundia ematen du ibaiaren 150 hauetan atera den guztia ikusteak: motorra, eguberritako zuhaitz bat, ordenagailua, xestuak, arropak, beira eta iltzeak, plastikoak, zigarroak... izugarrizko zikinkeria pila», azaldu dute. Eta galdetzen dute: «nola egongo da ibaia beste lekuetan?». Hori dela-eta, Zikuñaga auzoak berriro ere eskatu dio bertaratzen den orori: «inguruaz gozatzera bazatoz, errespeta ezazu!». Esker hitzekin eman diote bukaera oharrari: «Mila esker etorri zineten guztioi».