Etxerat Elkarteak deituta, Euskal Herriko hondartzetara eramango dute gaur «salbuespen espetxe politikarekin amaitzeko» aldarrikapena. Urtero bezala, tartean izango dira hernaniarrak; haiek Orion elkartuko dira. Bertara joateko zita Hernanin senideek duten lokalaren (aristizabal, 5) parean jarri dute, 11:00etan. Handik, kotxez joango dira Oriora.