Abuztuko zita, etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 4a, 02:00

Nahiz eta udara izan, odolaren beharrak bere horretan jarrai­tzen du. Hori dela-eta, hileroko zitari ez dio hutsik ere egiten Hernaniko Odol Emaileen taldeak. Ohi bezala, hileko aurreneko asteartea izanda, etzi izango dute hitzordua odola eman nahi duten hernaniarrek. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara izango da horretarako aukera, anbulategian. Bertan, organu-emaile egiteko aukera ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!