Hiru egun eder pasa ondoren, atzo esan zioten agur hernaniarrek aurtengo Udaparkean ekimenari. Jardunaldiak eskatzen zuen moduan egin zuten gainera, kantuan eta bapo afalduz. Bitartean musika talde hernaniarra izan zuten lagun, horretarako. Musikarekin gozatu ederra hartu zuten aurretik, gazteek 2ZIO taldearekin, baita akrobazia eta gorputz mugimenduarekin ere, Vaiven Circorekin.