Giro ederrean, baina azkar

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 4a, 02:00

Minutu luzez zain egon ondoren, Donostiako Klasikoa joka­tzen aritu ziren txirrindulariak ziztu bizian ikusteko aukera izan zuten hernaniar eta astigartarrek. Goizean, emakumeen txanda izan zen; aurreneko aldiz jokatu zuten proba ezaguna; eta haiei animatzeko, jende ugari elkartu zen kalean. Eta eguerdian, gauza bera egin zuten gizonezkoekin. Helmuga, aldiz, Donostian izan zuten: Lucy Kennedy izan zen azkarrena, emakumeetan; eta Remco Evenepoel, aldiz, gizonetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!