Woody Allenen filmak, hainbat aldaketa

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 3a, 02:00

Hernanira ere iritsi da Woody Allenen pelikularen grabaketa. Asteak daramaki Gipuzkoan, eta bereziki, Do­nostian, grabatzen, eta gaur izango da Hernaniren txanda. Hain zuzen, goizean Ga­larretako Orona-Ideo eraikinaren inguruan grabatuko du, eta eguerdian, aldiz, Ereñotzu inguruan.

Hori dela-eta, Udaltzain­goak jakinarazi du trafikoan aldaketa izango dela. Hain zuzen, Antziola itxiko dute goizeko 07:00etatik 09:45ak bitarte, eta tarte horretan, Iturmenditik bideratuko du­te trafiko guztia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!