Astigarragako udalak jakinarazi du mozketak izango direla gaur erdialdeko bi kaletan: Kale Nagusian, Petxe eta Ikatza artean; eta Pilotari kalean, Joseba Barandiaran inguruan. Goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00etara izango dira (hasieran, Kale nagusian, eta ondoren, Pilotari kalean), eta tarte horretan, Donostiako ibilbidean jarriko dute autobus geltokia. «Merkataritza suspertzeko» programa baten barruan egingo duten kale-margoketa da arrazoia.