Urtero bezala, aurten ere egingo dute dispertsioaren kontrako futbol 7 txapelketa udara bukatzeko, eta dagoeneko jakinarazi dute noiz izango den: abuztuaren 24an, hain zuzen.
Egun osoko festa izan ohi da, Zubipen jokatzen duten goiz osoko txapelketaren bueltan. Aurrerago xehetasun gehiago emango dituzte bai programa, baita izenematearen inguruan ere.