Bihar Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxarekin hasiko da eguna, eta hilaren 10ean izanen du amaiera. Ainhoan hasiko da ibilbidea, eta hainbat euskal txoko igaroko dituzte, tartean, Goizueta. Baina baita Bidarrai, Urepele, Elizondo, Sunbilla, Andoain eta Usurbil ere.
Zazpi-zortzi kilometro inguruko txangoa egingo dute parte hartzaileek. Antolatzaileek adierazi dutenez, «ez da eliteko kirolaria izan behar, baina fisikoki tonu egokian egotea komeni da».
2000. urtean eman zitzaion hasiera Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa hau antolatzeari, ESAITen babespean. Urtero egin den ibilaldia izan da, eta urte honetan ere ezin du hutsik egin.
Mendi Martxako kideek adierazi dutenez, «gure xede nagusia hauxe da: Kirol arlo guztietan Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko dugun eskubidea defendatzea». «Euskal Selekzioak martxan, garena garelako ofizialtasuna!» lelopean egingo dute aurtengo 19. edizioa.
Izena eman eta informazio gehiagorako: www.mendimartxa.eus.
Argibideak parte hartzaleentzat
Mendi Martxan parte hartzeko asmotan direnei hainbat argibide eman dizkiete antolatzaileek. Lotarako norbere lozaku, esterila edo koltxoneta eramatea, tartean.
Lehenengo egunean, Ainhoa herrira hurbiltzeko autobus zerbitzua jarriko da, Bilbotik aterako da, eta Durangon, Eibarren, Zarautzen eta Donostian geldialdiak egingo ditu. Antolatzaileek adierazi dute, parte hartzaileen jatorrira hurbiltzea posible izango dela, moldatu daitekeela bide hori nolabait. Egunero txangoa egiteko soberan dauden tresnak, hau da lo zakuak, janaria eta abar, antolakuntzak jarritako kamioiean eramango dira. Adierazi dutenez, «nahiko izango da gainean motxila txiki bat eramatea».
Lolekuetako bat, Goizuetan
Lotarako, pilotalekuak, kiroldegiak edota eskolak erabiliko dira. Dutxatzeko aukera ere izango da, okerrik gertatu ezean, etapa amaiera bakoitzean.
Gosaria eta txangoan zehar behar den ogia eta fruta antolatzaileen esku dago, bestelakoak norberaren ardurapean geldituz. Hori horrela, bakoitzaren esku geratzen da pertsona batek 8 egun mendian igarotzeko behar dituen gauza guztiak eramatea. Hala ere, erosketak egiteko aukera ere izango da etapa bakoitzaren amaieran. Iristen diren herrietan afaria eskainiko da, beraz aurrez ordaintzen duenak, aukera hau aprobetxatu dezake.
Gaua pasatzen izango dira, hain zuzen, Goizuetan. 6. eta 7. etaparen artean izango da hori, hau da, datorren ostiraletik larunbatera bitarte. Goizuetan pasako dute gaua partehartzaileek.
Oinarrizko prestakuntza
Antolatzaileek adierazi dute, ez dela eliteko kirolaria izan behar, baina fisikoki tonu egokian egtea komeni dela azpimarratu nahi izan dute. Eguneroko gorabeherak eta iraupenak kontuan hartzekoak dira, hori dela eta, indar ahulezi baten aurrean, norberak antolatu beharko du etxera itzulera. Mendi Martxak eskaintzen dituen kamioi eta autoak beste zereginetarako baitira.
Gidaria, prest
Ibilbidean zehar, gidari bat eogngo da, aurrean eta atzean. Taldearen koordinazioa bermatzeko mugikorrak, walkiak, GPSa eta hainbat tresna erabiliko ditu antolakuntzak, segurtasunagatik.
Behar duenak antolakutnzak jarritako botikinak izango ditu eskura. Hala ere, argi utzi dute, Mendi Martxan zehar gerta litekeen edozein istripuren aurrean, norbera egiten dela erantzule.