Kaleak itxita, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 2a, 02:00

Donostiako Klasikoa jokatuko da Gipuzkoako errepideetan biharko egunez. Aur­ten, gainera, nobedade batekin: lehen Emakumez­koen Donostiako Klasikoa ikusi ahal izango da. 126,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute neskek; gizonezkoek, aldiz, 227 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. 

Aspaldiko partez, gainera, Hernani eta Astigarraga ze­harkatuko du gizonezkoen las­terketak, eta oraingo ho­ne­­tan, baita emakumezkoenak ere. Ema­ku­mez­­koen lasterketa goizeko 10:15etan abia­tuko da Donos­tiatik; eta au­rreikuspenen ara­­­bera 10:26­e­tan eta 10:31­etan pasako dira Hernani eta As­ti­garragatik. 

Gizonezkoena, aldiz, 11:49­­e­­tan abiatuko da, eta 14:15e­tan sartuko da Her­nanin. Handik, Astigarraga­rantz egin­­go du, 14:25ak aldera.

Hori dela-eta, trafikoan al­daketak izango direla au­rreratu dute. Hernanin, adibidez, zenbait kale itxi egingo dira, hala nola, Chi­llida Leku, Gala­rreta, Sorgin­txulo, La­tsu­nbeberri, Zinkoenea, Ibai­ondoko biribilgunea (Ka­ra­belgo gasolindegikoa), A­ka­rregi eta Martindegi. Kale hauek goizean itxiko dira, 09:30etatik 10:30etara eta goizean itxitako kaleez gain, eguerdian ere, 13:00etatik 14:30etara, Mandazubiko biri­bilgunea eta Axala ere itxi egingo dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!