Jolasak eta dantzak gaur, bigarren egunean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 2a, 02:00

eguraldiagatik zalantzan egon bazen ere, normaltasun osoz hasi zen atzo Udapar­kean ekimena, Ave Maria parkean. Bertan izan ziren, be­raz, aurreneko jarduera eta emanaldiak, eta gaur izango dute jarrai­pena, Ave Marian bertan, betiere, eguraldiak laguntzen badu.

Txikienek hasiko dute bigarren jardunaldia. Arra­tsal­­deko 18:00­etan hasita, jo­la­sak izan­go dira: Plisti plasta, batetik, 3 urte artekoentzat; eta Els A­mi­c­s d´en Cursó, 5 urtetik go­ra­koentzat. 

Ondoren, bi dantza ema­nal­di izango dira: 20:00etan, 4 eme, Haatiken eskutik; eta gero, Ertzaren Meeting Point. 

Eguna bukatzeko, Korron­tzi dantzan ikuskizunaz goza­tzeko aukera izango da, ga­ue­ko 22:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!