Aurreko ostegunean eman zitzaion hasiera Udaparkean ekimenari, Gure Zirkuaren emanaldiarekin; 2017an Iker Galarzak eta Joseba Usabiagak martxan jarri zuten proiektua da, akrobaziak, magia, malabareak eta pailazoak uztartzen dituena.
Horrek eman zion hasiera egitasmoari, eta lau eguneko atsedenaldia egin ostean, Udaparkeanek beste hamaika ekintza partekatuko ditu herritarrekin.
Gaur arratsaldean, aurrenekoak
Gaur arratsaldean izango dira aurrenak; hasteko 18:30etan, Ttipi- ttapa ibilaldia izango da, Atsegindegitik Ave Maria parkera. Gonbidapena zabala da, eta edonork egin dezake paseotxoa.
Bertara iritsi ostean, ikuskizun batez gozatzeko aukera egongo da, eguneko lehenengoa: Oyun. Federico Minini, jatorriz argentinarra, arkitektura eta artea ikasia da, eta urte luzez zirko munduan ibilitakoa. Ikuskizun honetan, eguneroko tresnak lagun izango ditu (eltzeak, sokak...).
Jarraian, Economicas antzerkiarekin gozatu ahal izango da. Antzerki dosi txikiak dira, espazio naturalean, Sandra Ferrús eta Vito Rogado antzezleek taularatuko dituztenak. Gaua girotzeko eta eguna amaitzeko, zinea jarriko dute. Horman erlojua duen etxea pelikula ikusi ahal izango da, familia giroan.
Txikienentzat ere, ekintzak
Biharko eguna, etxeko txikiek hasiko dute, arratsaldeko 18:00etan, aldi berean, bi ekintza egongo baitira.
Lehenengoa, plisti plasta jolasak, gehienez 3 urte dituztenentzat; eta bigarrena, Els Amics d´en Crusó jolasak, 5 urte baino gehiago dituztenentzat. Azken honetan, egurrez egindako tamaina haundiko tramankuluen bidez jolas librea egingo dute.
Ondoren, iluntzeko 20:00etan dantza emanaldi bat egongo da, Haatik taldearen eskutik, 4 eme ikuskizuna eskainiko dute. Lau emakume izango dira protagonistak, haien eskubideen alde borrokan dihardutenak.
Ez da, ordea, dantza-emanaldi bakarra izango. Ordu erdiko emanaldi honen ostean, beste dantza bati emango zaio hasiera: Meeting point, Ertza taleak sortua. Asier Zabaleta dantzariaren eta koreografoaren zuzendaritzapeko lan honek, kaleko ikuskizun onenaren Max saria jaso du. Eta biharko gauari amaiera emateko, Korrontzi dantzan ikuskizuna eskainiko dute. Talde honek, antzinako hots tradizionalei beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat ematen die.
Azken eguna, musikaz blai
Azken egunari hasiera arratsaldeko 19:00etan emango zaio, Esencial ikuskizunarekin, Vaiven Circo taldearen eskutik. Segidan, 20:30ak aldera, musikaz gozatzeko aukera egongo da, 2ZIO taldeak kontzertu batekin girotuko baitu Ave Maria parkea.
Arratsaldeko 18:30etan hasiko da Ttapa ttapa ibilaldiarekin, Atsegindegitik Ave Maria parkera.
Eguna amaitzeko, afaria ospatuko da musikaz girotuta, Bitartean taldearen eskutik. Bi aukera: janaria etxetik ekarri daiteke, edo bertan erosi. Horretarako, FurgoFarra furgoneta jarriko da parkean, sandwichak, hamburgesak, patatak... eskainiz. Eta bigarren aukera ere egongo da, gozoagoa, Le Petit Truck Creperia, hain zuzen.
Astebururako planik izan ezean, Ave Marian bakarrik, bikotearekin, lagunekin edo familian gozatu daiteke.
UDAPARKEAN 2019 EGITARAUA
GAUR, abuztuak 1
18:30, Ibildaldia, Ttipi- ttapa. Atsegindegitik Ave Maria parkera. Denontzat
19:30, El Feditoren Oyun ikuskizuna. Denontzat zuzenduta eta euria eginez Atsegindegin burutuko da.
20:30, Económicas antzerkia, La Burla Teoatroren eskutik. Denontzat zuzenduta eta euria egiten badu Atsegindegin izango da.
22:00, Horman erlojua duen etxea pelikula ikusteko aukera. 105minutuko iraupena iznago du, eta familia giroan ikustekoa da. Euria eginez Atseginndegin jarriko da filma.
BIHAR, abuztuak 2
18:O0, Plisti Plasta jolasa 0-3 bitarteko haurrentzat. Els Amics d´en Cursó jolasa 5 urtetik
gorakoentzat. Euria eginez
Atsegindegin egingo dira jolasak.
20:00, Haatiken eskutik, 4 eme dantza. Denontza zuzendutako emanaldia izango da eta euria eginez Atsegindegin
burutuko dena.
20:30, Meeting Point emanaldia egongo da Ertza taldearen eskutik. Denontzat zuzenduta eta euria egiten badu Atsegindegin izango da.
22:00, Korrontzi dantzan
ikuskizuna. Denontzat zuzendutako emanaldia eta euria eginez Atseginndegin egingo da.
ETZI, abuztuak 3
19:O0, Esencial ikuskizuna,Vaiven Circoren eskutik. Denontzat zuzendutakoa eta euria egiten badu Atsegindegin ospatuko da.
20:30, 2Kzioren eskutik kontzertua egongo da Gazteentzat zuzenduta eta euria egiten badu Atsegindegin izango da.
Amaitu ostean, afaria egingo da Ave Maria parkean., musikaz gozatzeko aukerarekin batera. Bi aukera egongo dira, bata etxetik afaria ekartzea eta bestea han bertan erostea. Horretarako, Furgofarra eta Le Petit Truck Creperia edonoren zerbitzura egongo dira.