Izenematea, astelehenera bitarte

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 31a, 02:00

Addecco Fundazioak, Cidetec Fundazioarekin eta Astigarragako Udalarekin batera, Familia Plana programa abiarazi du. Helburua da ezgaitasuna baloratuta duten pertsonen autonomia, integrazioa eta enplegagarritasuna sustatzea. Lan merkatuan integratzeko baliabide ezberdinak jasoko ditu onuradunak. Baldintzak betetzen dituztenek (besteak beste, %33ko ezgaitasuna) abuztuaren 5era arte izango dute aukera izena emateko: fundacionadecco.org/astigarraga. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!