Ostegunetan bakarrik, bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 31a, 02:00

Udara dela-eta, ordutegi berezia izango du hilabete honetan Mendiriz Mendi elkartearen bulegoak. Abuztuaren hasieratik aurrera, hau da, bihartik aurrera, ostegunetan besterik ez dute irekiko Iturregi plaza z/g helbidean duten bulegoa. Egun horietan, 20:00etatik 21:00etara bitarte irekiko dute. Horrez gain, jakinarazzi dute abuztuan ezin izango dela federatu txartelik tramitatu, Federazioko bulegoak itxita daudelako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!