«Merkataritza suspertzeko» programa bati lotuta, margolanak egingo ditu Astigarragako Udalak ostiralean herriko bi kaletan. Hain zuzen, Kale Nagusian eta Pilotari kalean izango da, eta ondorioz, mozketak izango dira, egun osoan zehar.
Aldaketak, autobus geltokietan
Kale Nagusian, Pentxetik Ikatzara izango da interbentzioa, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00etara;, eta Pilotari kalean, aldiz, Joseba Barandiaran plazaren inguruan, eguerdiko 14:00etatik arratsaldeko 19:00etara.
Hori dela-eta, autobusek Donostia ibilbidan egingo dituzte geldialdiak.
«Merkataritza suspertzeko» programa bati lotuta egingo dira lanak.
Udaran zehar, eraldaketa
Merkataritza suspertzeko programa berari lotuta, udal merkataritza sailetik azaldu dute, udaran zehar erdigunea eraldatuz joango dela, «herritarrei aisialdirako gune berriak eskainiz».