Indusketa lanetan gaur, azkenekoz

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 31a, 02:00

Ereñotzuko Putzuzarren in­dusketa arkeologikoari jarraipena emateko lanak hasi zituen astelehenean Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek, eta atzo ere bertan lanean egon ondoren, gaur izango dute azkeneko eguna.

Hernaniko Udalaren babesarekin, inguru horretan da­go­en trikuharriaren inguruan ari dira ikerketa arkeologikoa egiten. 

Indusketa ezagutzeaz aparte, inguruko trikuharrien ezaugarrien berri izango dute.

Gainera, herritarrek haiekin batera bizitu ahal izan dute, eta gaur ere izango dute horretarako aukera, azkenekoz. Goizeko 09:30etatik au­rre­ra hasiko dira lanekin Ako­lako atseden-lekutik 200 me­tro­ra, ipar-ekialderantz (pistaren ondoan).  

Bertaratzen direnek, in­dus­keta bera ezagutzeaz aparte, inguruko trikuharrien ezaugarrien berri izango dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!