Zubipera buelta egiten hasi dira dagoeneko Hernaniko futbolariak, 2019-2020 denboraldia pixkanaka prestatzen hasteko. Jubenil Nazional Mailako mutilak izan ziren aurrenekoak; atzo egin zuten aurreneko entrenamendua.
Eta gaur emango diote segida, Gizonezkoen Ohorezko Erregionalek. Arratsaldeko 19:00etan hasita hasiko dira entrenatzen, datorren denboraldira begira.
Irailaren hasieran, Jubenilak
Hain zuzen, Jubenil Nazional Mailako mutilek irailaren 7-8ko asteburuan ekingo diote ligari. Etxean izango da hori, Zubipen, Beasainen kontra.