50garren urteurrena borobiltzeko, kontzertu berezia Ozenkik

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 30a, 02:00

50 urte bete ditu aurten Ozenki abesbatzak, eta hori ospatzeko, beste kontzertu berezi bat eskaini zuen ostiralean Doinu Zale musika eskolako akordeo orkestarekin batera. Kontzertuz kontzertu ibili dira azken hilabeteotan, urteurrena behar den bezala borobiltzeko asmoz. Oraingo honetan, Vigoko Amadeus abesbatzarekin batera igo ziren Biteriko oholtza gainera, bertaratuen gozamenerako. Banaka abesteaz gain, elkarrekin abesteko aukera ere izan zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!