Ave Mariaz gozatzeko aukera, etzitik

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 30a, 02:00

Eguraldiaz gozatu eta parkeari bizia emateko asmoz sor­tu zuen Udalak Udapar­kean egitasmoa. Aurten, abuz­­tua­ren aurreneko astean egingo dute, etzi, ostegunez, hasi eta larunbatera bitarte.   

Ibilalditxoarekin hasiko da eguna ostegunean; Atse­gin­degitik Ave Mariara egingo dute ttapa-ttapa, eta bertan izan­go dira, segidan, gainon­tze­­ko ekintzak. Bi emanaldi izan­go dira, 19:30etan eta 20:30 ­etan. Eta gauean, zinea.


EGITARAUA

ETZI, abuztuak 1

 18:30, ibilaldia, Ttapa-ttapa. Atsegindegitik Ave Maria parkera. Denontzat.

 19:30, El Fedito: Oyun. Ikuskizuna. Denontzat. Euria egiten badu, Atsegindegin.

 20:30, La Burla Teatro: Económicas. Antzerkia. Denontzat. Euria egiten badu, Atsegindegin.

22:00, Horman erlojua duen etxea. Zinea. Familiarra. Euria egiten badu, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!