EAJ-PNVrentzat, «Garbitanian jarraitzea zentzugabea da»

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 30a, 02:00

Ikasturteko azkeneko plenoa, eta legegintzaldi berriko bigarrena, egin zuen Astiga­rragako Udalak pasa den asteartean, eta dagoeneko hartu dute erabaki bat: Garbitania enpresa publikoa uzteko erabakia baliogabetzea. Horren inguruan, bere iritzia eman du EAJ-PNV udal taldeak prentsa-ohar baten bidez.


2018ko maiatzaren 18ko erabakia

Udal talde jeltzaleak dioenez, «2018ko maiatzaren 30ean, EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioari esker hartutako erabakia baliogabetu du udal gobernuak». Azaldu dute, bai­ta ere, Astigarraga eta Gar­bi­taniaren harremana zein zen, haien hitzetan: «Garbitania enpresa pu­blikoa 2010ean sor­tu zuten EH Bil­duren gobernua zuten Her­na­ni, Oiartzun eta Usur­bil­go Uda­lek atez ate­ko sistema kudeatzeko as­­moz. 2013an EH Bilduren go­ber­nuak atez ateko sistema bultzatu zuen Astiga­rragan, hondakinen inguruan hitz emandako galdeketari uko eginez. EH Bilduren aldebakarreko erabakiz, Astigarraga Garbita­nian sartu zen: 99.000 euroren truke erosi zituen akzi­o­ak, eta hondakinen bil­ke­ta esleitu zion, urteko 400.000 euroko kostuarekin. 2014an, EH Bilduren Udalak, Oiartzunek enpresa utzita, akzio gehiago eskuratu zituen beste 22.000 euroren truke». 


«Garbitaniak ez zuen zentzurik»

Aurreko legegintzaldian, «EAJ-PNVk lana egin zuen hondakinen gaia erregularizatzeko». Eta azaltzen dute: «Herri galdeketa egin genuen eta astigartarrek erabaki zuten ez zutela atez ateko bilketarik nahi». Hortaz, onartzen dute: «Edu­kion­tziak jartzearekin, Gar­bita­niak ez zuen zentzurik». 

Hori horrela, «EAJ-PNVren gobernuak bilketa berria San Markos Mankomunitateari es­­le­itu zion, urteko 300.000 euro aurreztuz: Garbitaniako 400.000 euroetatik, 100.000 euro baino gutxiagora». Argi diote: «Garbitania EH Bilduren hondakinen txiringitoa da». 


«EH Bilduren kapritxoak 121.000 euroko kostua du jada»

Haien zalantzak ere badituzte: «Alkate berriak edukiontziekin jarraituko dute adierazi arren, ez dugu ahaztu behar Garbitania atez ateko sistema kudeatzeko sortu zuela EH Bilduk». Gaineratu dute: «go­ber­nuaren aurreneko hilabetean, EH Bilduren kapritxoak 121.000 euroko kostua du jada: Garbitanian jarraitzea zentzugabea da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!