Donostiako Klasikoa herritik pasatzean laguntzeko, jende bila

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 29a, 02:00

Datorren larunbatean jokatuko da, Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba ezaguna; eta hainbat nobedade izango ditu aurten. Aurrenekoa, ema­kumeen proba (127 kilometrokoa) ere izango dela estreinakoz: goizeko 10:15etan abiatu, eta 10:26etan dago au­rrei­ku­sita Hernanitik pasatzea, eta 10:31etan Astigarragatik.

Gizonezkoen proba (227 ki­lometrokoa), berriz, 11:49etan abiatuko da, eta tro­­pelaren abiaduraren araberakoa izango da, Hernanitik eta As­tiga­rra­ga­tik pasatzeko ordua: gu­txi gorabehera, 14:20etan eta 14:25etan, hurrenez hurren.

Herrigunea zeharkatuko dute lasterketek, bi herrietan

Beste nobedadea, Hernani eta Astigarragari dagokie. Izan ere, herrigunea zeharkatuko dute lasterketek, bi herrietan.

Emakumeen proban, Erre­kal­detik sartuko dira Her­na­nira: Chillida-Leku, Galarreta, Sorgintxulo, Latsunberri, Zin­ko­enea, Ibaiondoko errotonda, Akarregi eta Martindegi. Or­du­­an sartuko dira Astigarragan, eta Ergobia eta Donostia ibilbideetan barrena, Pelotari ka­lea hartu, eta Kale Nagusitik abiatuko dira Perurenara bi­de­an. Gizonezkoak, berriz, Urnie­­tatik iritsiko dira Hernanira, bai­na Txantxillan aurrera ja­rraituko dute, Sorgintxulon sar­­tu eta bertatik emakumeeen ibilbide bera egiteko.

Lasterketak pasa baino dezente lehenagotik itxiko di­tuzte kale eta errepide horiek, trafikoarentzat. Hori horrela, Hernaniko JOCC taldeak na­bar­­­mendu du, garrantzitsua dela bezperatik ondo planifikatzea, kotxez zein autobusez egin be­harrekoak; eta ahal dela, goi­zeko 09:30ak baino lehen eta 10:30etatik aurrera egitea. Ber­din eguerdian; autoek mu­ga­tua izango dute herrigunean mugitzea, 13:00ak eta 14:30ak bitartean, txirrindularien errit­moaren arabera.

JOCC eta Mundarro, bidegurutzeetan

Lasterketek bi herriak zeharkatzen dituztenean, JOCC txirrindularitza taldea eta Mun­darro kirol elkartea ariko dira bidegurutzeetako zaintza la­ne­tan. JOCCek azaldu du, taldeko 30 bazkide daudela prest lanerako, baina bazkide ez di­renen laguntza ere eskertuko dutela. Hortaz, Hernaniko bide­gurutzeetan la­guntzeko prest da­go­­enak emailez idatzi de­za­ke, jocczikunako@gmail.com helbide elektronikora.

Mundarrok, berriz, bilera egin zuen uzatailaren 19an, la­gundu nahi zutenekin; baina boluntario izan nahi duena, kirol elkartearekin harremanetan jarri daiteke. Bi txanda antolatu dituzte: aurrenekoa goizez, 09:30etatik emakumeen lasterketa pasa arte; eta bi­garrena eguerdian, 13:00etatik gizonen lasterketa pasa arte.

Lasterketa ikustera gerturatzeko gonbitea, herritar guztiei

«Aspaldiko partez» lasterketa herrigunetik pasako dela eta, JOCC taldeak gonbitea luzatu die herritarrei, lasterketak he­rria gurutzatzen ikusteaz go­za­tzeko: «Hernaniko txirrindularitza zaletu guztiak, eta hain zaletuak ez direnak, animatu nahi zaituztegu bi lasterketa hauek herrian ikustera; batez ere 10:15etan, aurreneko aldiz pasako den emakumeen trope­lari animoak helaraztera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!