Txapelarik gabe geratu da Hernani, etxeko torneoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 29a, 02:00

Maila ederra erakutsi dute es­ku pelotari hernaniarrek, etxe­an, Zikuñaga Papelera Tor­ne­o­an; eta hiru kategorietako finaletan sartu zituzten ordezkariak. Errematea, ordea, ezin izan diote jarri, eta txapelarik gabe geratu da Hernani.

Galdu egin zuen Oiartzabal hernaniarrak, kadete mailan, Pagazpeko Albeniz IIrekin. Pe­ru­rena tolosarra eta Iriarte añor­garra izan ziren gehiago, partidu erabakigarrian (11-22).

Porrota gogorra jaso zuten Salaberria eta Zugasti jubenilek ere, Oiarpeko Aranburu eta Zalakainen kontra. Larrutik or­daindu zuten, hasiera kaxkarra: hamar tanto baino gehiago egin zituzten kontrarioek, beraiek aurrenekoa egin aurretik. Mar­kagailua txukundu bes­terik ezin izan zuten egin hortik aurrera, beraien jo­koa be­rres­kuratu zutenean (10-22).

Eta emaitza berarekin gal­du zuten Urkizuk eta Labakak ere, nagusietan; baina oso bes­telako partiduarekin. Berdin­du­ta joan ziren partiduaren erdialdera arte (10-12), baina hor­tik aurrera, zuzenean egin zuten 22rako bidea, Gaztele­ku­ko Etxezarretak eta Zazpi Itu­rriko Odriozolak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!