Gainean da San Inazio eguna, eta festaren sinonimo izaten da hori, Santa Barbaran. Asteazkenean ospatuko dute San Inazio jaia, eta ohiko egitaraua izango du, festa herrikoiak.
Herrikoak izango dira bertsotan ariko direnak, goiz eta eguerdi; eta herrikoak izango dira, herri kiroletan ariko diren 10 neska-mutilak ere. Horregatik, igotzera animatu dituzte hernaniarrak; eta bereziki gazteak, azkeneko urteotan nahi baino gutxiago izan baitira.
ETZI, Santa Barbaran
10:00, Iñaki eta Joxe trikitilariak.
11:30, Indio.
11:45, Lore eskaintza, Andoni Mujika Anatx eta Eñaut Martikorena bertsolariak, eta txistulariak, ermitan.
12:00, Meza, ermitan.
13:00, Herri kirolak:
-Aizkoran: Suharri Paolla, Jokin Basozabal, Markel Bustieta eta Axel Larrañaga.
-Trontzan: Amaia eta Izaskun Loidi, Eli eta Maria.
-Txingetan: Xabat Arruti eta Aiert Paolla.
Bitartean, Bertsolarien saioa.
14:00, Herri bazkaria, Santa Barbara jatetxean: paella, entrekota, tarta, kafea eta kopa. Txartelak 26 euroan salgai, jatetxean eta Aralar tabernan.
Bitartean, Bertsolarien eta trikitilarien saioak.
16:30, Haur jokoak eta txokolatada.
17:30, Erromeria.
19:00, Herrira jaitsiera.