Programa zabalarekin dator, San Inazio

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 28a, 02:00

Datorren asteazkenean ospatuko dute San Inazio jaia, urtero bezala, Santa Barbaran. Bertara igotzera animatu dituzte herritar guztiak, eta bereziki gazteak, sortzen den giro ederraz gozatzeko. Denetik izango da: herri kirolak, bazkaria, haur jokuak, erromeria... Santa Barbara jatetxean egingo den bazkarirako, txartelak salgai daude, 26 euroan, jatetxean bertan eta Aralar tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!