Indusketa lanak egin zituen Aranzadi Zientzia Elkarteak, joan den urtearen bukaeran, Putzuzarren. Trikuharri bat zegoela ustez, hura industeko lanetan aritu ziren, abenduaren 29an, eta baita egin ere.
Indusketa lan horiei segida emango diete, datozen egunetan, Putzuzarren. Aranzadik jakinarazi du, bihar hasi eta asteazkenera bitarte ariko dela bertan lanean, Hernaniko Udalaren babesarekin. Hiru egunetan, goizeko 09:30etan hasiko dituzte lanak.
Herritarrei gonbitea, ikustera gerturatzeko
Hiru egun horietan, herritarrek aprobetxatu ahal izango dute, ikerketa arkeologiko bat nola burutzen den ikusteko, eta Putzuzarko trikuharriaren ezaugarriak ezagutzeko. Izan ere, gonbitea luzatu die, interesa duten guztiei, indusketa lanak ikustera gerturatzeko.
Ereñotzun dago kokatuta Putzuzar. Akolako atsedenlekutik iritsi daiteke bertara, 200 metrora baitago, ipar-ekialderuntz. Pistaren ondoan dago.