Sekulakoa izan zen atzoko eguna, bai Astigarragan eta bai Aranon. Eta gaurkoa, Santioen azkenekoa ere, ez da herrena!
Bereziki egun haundia dute aranoarrek, Ziztangilen Eguna baita. Feria izanen dute goizean, herritarrek jarritako postuekin, tortilla lehiaketa eta guzti. Eta arratsaldean segiko du festak, apar festarekin, Araitz eta Maddi aranoarren gitarra emanaldiarekin, eta afariarekin. Bingo musikatuarekin bukatuko dituzte jaiak.
Lasaiago hartuko dute jaien itxiera, atzoko trakaren ondoren, astigartarrek. Atsedenik ez zuten hartu! Giro ederra izan zen goizean, marmitako eltzekada artean eta saskibaloi txapelketan. Eta bazkarien ondoren, Zutik Elektrotxarangak eta danborradak hankaz gora jarri zuten herria, kalez kale.
Gaurkoan, ur-parkea izango da goiz eta arratsalde, eta bazkaria egingo dute, bizirauten dutenek. Errumaniako giroa izango da arratsaldean, Joseba Barandiaran plazan, eta Laiotz taldearekin eta zezensuzkoarekin agurtuko dituzte festak.
ARANON GAUR
12:00, Feria. Tortilla lehiaketa ere egingo da, tartean.
17:00, Apar festa.
18:30, Haurren pilota partiduak (ostiralean atzeratu zirenak).
20:00, Araitz eta Maddiren gitarra emanaldia.
21:00, Afari herrikoia.
Ondoren, Bingo musikatua.
ASTIGARRAGAN GAUR
07:00, Barrene partidak Txomiñene frontoian, eta ondoren gosaria. Gazte Asanbladak antolatuta.
11:00-13:00, Adin guztietarako ur-parkea, Foru Plazan.
13:00, Festamendua, Tio Teron taldearen dantza ikuskizuna, Joseba Barandiaran plazan.
14:00, Bizirauten dutenen bazkaria, Ipintza sagardotegian.
16:00-18:00, Adin guztietarako ur-parkea, Foru Plazan.
18:30, Errumaniako musika, dantza eta janari dastaketa, Joseba Barandiaran plazan. Romaneasca elkartea.
19:00, Playback Lehiaketa, txoznan. Gazte Asanblada.
20:00-21:00, Laiotz taldearekin dantzaldia, Joseba Barandiaran plazan.
22:30, Zezensuzkoa, Joseba Barandiaran plazan. Kalea Nagusia itxita eta zirkulazioa etenda egongo da, Galtzaurreko zubitik, 22:30etatik 23:00etara.
22:30-00:30, Laiotz taldearekin dantzaldia, Joseba Barandiaran plazan.