Bost hernaniar ariko dira gaur, Zikuñaga Papelerako finaletan

Kronika - Erredakzioa 2019ko uztailaren 27a

Gaur jokatuko dira, Hernani­ko kiroldegiko frontoian, Zikuña­ga Papelera Torneoko finalak; eta etxean, ez da faltako esku pelotari hernaniarrik: he­rriko bost ariko dira, hiru finaletan.

Kadete mailakoan, hasteko, Oiartzabalek jokatuko du, Pa­gazpeko Albeniz IIrekin, Peru­re­na tolosarraren eta Iriarte añorgarraren kontra. Partidu berdindua espero da, antzeko ibilbidea egin baitute txapelketan: zailtasunen bat izan zu­ten ligaxkan, baina erraz nagusitu ziren semifinaletan.

Jubeniletan, berriz, Salabe­rria eta Zugasti hernaniarrek bilatuko dute txapela, Oiar­pe­ko Aranburu eta Zalakainen kon­tra. Berdindua espero da hori ere: sasoi onean dauden bi bikote, jokatutako partidu guztiak irabazi dituztenak.

Eta seniorretan, azkenik, ezustekoa bilatuko dute Urkizu eta Labaka hernaniarrek, Etxe­zarreta eta Odriozola faboritoen kontra. Gazteleku taldekoak txapela jantzi zuen iaz, eta etorkizun haundiko atzelaria da Zazpi Iturrikoa. Bi bikoteek irabazi dituzte partidu guzti­ak, baina hernaniarrek aurrerapauso bat eman beharko dute haien jokoan, txapela janzteko.

Denboraldia ixteko, Pelota Sailaren festa

Gaurko jaialdia izango da den­boraldiko azkeneko lehiaketa eguna, CD Hernaniko Pelota Sai­larentzat; eta horregatik, festa bat izatea nahi dute: «pintxopotea prestatu dugu, klubeko pelotari guztientzat, senideen­tzat, eta denboraldi osoan ze­har fideltasunez jarraitu gaituzten zale guztientzat. Her­na­niko pelotarentzat egun polita izango da», aurreratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!