Vigoko eta Ereñotzuko ahotsak bat, ospakizunekin jarraitzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 27a, 02:00

Zita berezia jarri du gaurko, Ozenki abesbatzak, 50garren urteurreneko ospakizunekin jarraitzeko. Kontzertua antolatu dute, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 20:00etan hasita. Eta bertara gonbidatu dute, abesbatza ezagun bat: Vigoko Amadeus korala etorriko da, bertakoekin batera abestera; Ozenkirekin, eta Doinu Zale akordeoi orkestrarekin.

Lehenago ere etorri dira ga­­liziarrak, eta «oso leku berezia» da haientzat. Orduko oroi­tzapenak berreskuratu nahi dituzte, bisita honekin.

Kontzertuak hiru zati izango ditu: Ozenki eta Doinu Zale ariko dira aurrena, elkarrekin; Amadeusek kantatuko du on­doren; eta azkenik, saioari bu­kaera emateko, elkarrekin ari­ko dira bi abesbatzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!