Arkume eta marmitako artean, gaurkoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 27a, 02:00

Eguraldi petralak ilundu zuen jai giroa pixka bat, atzokoan, Aranon eta Astigarragan. Bai­na festak ez du etenik, eta gaur­koan, Santio jaien azkenau­rre­ko egu­nean ere badute zerekin goza­tu... ja­te­koari dagokionez bereziki!

Izan ere, klasiko arrakas­ta­tsu bat izanen dute Aranon, bazkalorduan: arkume jatea egi­nen dute beste behin, eta musika ere izanen da ondo­ren, Errebal taldearen eskutik.

Astigarragakoa ez da ma­ka­­lagoa izango: Marmitako Le­hiaketa egingo dute aurten ere, eta sukaldatutakoarekin, bazkari ederra gero. Gaur izango da Gazte Bazkaria ere, txoznan. Eta ondoren, batetik zein bestetik, musika jotzen eta kantuan abiatuko dira, he­rri­an barrena: Zutik Elek­tro­txa­ran­garekin txoznatik, eta dan­bo­rradarekin Foru Plazatik. Bi­dean egingo dute bat, eta abes­ti pare bat ere eskainiko di­tuz­te, guztiek elkarrekin. Horiek ez dira izango kontzertu ba­ka­rrak, bereziki musikaz betea bai­ta­tor egu­na, Astigarragan.

ARANON GAUR

11:30, Jubilatuen hamaiketakoa, Kontsejupen.

14:30, Arkume jatea.

Ondoren, Errebal musika taldearen emanaldia.

ASTIGARRAGAN GAUR

10:00, XIX. Iker Ruizen Oroime­nezko 3x3 Saskibaloi Txapelketa, kiroldegian, Mundarrok antolatuta. Sariak arratsaldean banatuko dira, finala jokatu ondoren.

11:00, Marmitako Lehiaketa he­rrikoia, Foru Plazan. Saria: lau lagunentzako otordua, Ibai-Lur jatetxearen eskutik.

11:30-13:30, Game Truck: simulatzaileak, errealitate birtualeko betaurrekoak eta bideo kontsolak. Herri Eskolako atarian.

13:00, Pasai txaranga, Foru Plazan.

14:00, Bazkari herrikoiak:

-Marmitakoa, Foru Plazan.

-Gazte Bazkaria, txoznaren karpan.

16:30-18:30, Game Truck: simulatzaileak, errealitate birtualeko betaurrekoak eta bideo kontsolak. Herri Eskolako atarian.

16:30-18:30, Sexu-Bizi, sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzeko eta erasoen aurkako informazio eta aholkularitza eskatzeko gune mugikorra. Kale Nagusiko 36 eta 38 zenbakien artean.

17:30, Zutik Elektrotxaranga, kalean zehar, Gazte Asanbladak antolatuta.

17:30, Bingoa, Galtzaur elkartean.

18:00, Herri danborrada, Pasai txarangarekin, Foru Plazatik abiatuta. Kale Nagusia itxita eta zirkulazioa etenda egongo da, Galtzaurreko zubitik hasita, 18:00etatik 20:30etara.

19:30, Errietan taldea, txoznan, Gazte Asanbladak antolatuta.

20:00, Haiek naiz, Rojo Telón konpainiaren zirku ikuskizuna, Apeztegi plazan; euria eginez gero, Herri Eskolako atarian.

23:00, Modus Operandi taldearen kontzertua, Joseba Baran­diaran plazan.

23:30, Yakolev 42 taldea, txoznan, Gazte Asanbladak antolatuta.

00:00-01:30, Ana Lea & Maria Blessive disko jartzaileak, Joseba Barandiaran plazan.

02:00, DJ Txankleta, txoznan, Gazte Asanbladak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!