Keu Agirretxearen kontzertua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 26a, 02:00

Gaur izanen du hurrengo zita, Goizuetako Kultur Agendak. Eta oraingoan, musika saioa antolatu dute: kontzertu akus­tikoa eskainiko du Keu Agirre­txea musikari ondarrutarrak. Labaderoan izanen da, gaueko 22:30etan hasita.

2017an argitaratu zuen Agi­rretxeak, be­re zortzi diskoen artean azkenekoa: Impropho­no lan instrumentala.

Buruarinen tailerrean, izenematea etzi arte

Buruarinak egiteko familia tailerra izanen da hurrengo zita, abuztuaren 3an, goizeko 11:00etatik 13:00etara udale­txeko ganbaran. Haur eta gu­raso banak eman behar dute izena, eta etzi arte dago aukera, Amaia Kafetegian. Plazak mugatuak dira, baina oraindik badago tokia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!