Vigoko Amadeus abesbatzarekin bihar, Ozenki eta Doinu Zale

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 26a, 02:00

Bere 50garren urteurreneko ospakizunetan murgilduta ja­rraitzen du Ozenki abesbatzak, eta beste kontzertu berezi bat antolatu du, biharko.

Izan ere, Vigoko Amadeus abesbatza ezaguna etorriko da Hernanira, eta Ozekirekin eta Doinu Zale akordeoi orkestrarekin batera ariko da, arratsal­deko 20:00etan hasita, Biterin.

Galiziako abesbatzarentzat «oso leku be­rezia» da Hernani, eta aurretik etorri ziren garaiko oroitzapenak berreskuratu nahi dituzte, oraingoan.

Aurrena, Ozenki eta Doinu Zale ariko dira; gero, Amadeus igoko da taula gainera; eta az­kenik, elkarrekin kantatuko du­te bi abesbatzek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!