buruz Buruko Kutxabank Txapelketa nagusia aurkeztu zen asteazkenean, Galarretan; eta aurtengoan ere Endika Barrenetxea hernaniarra partehartzaileen artean dago. 37garren edizioa da jokatuko dena eta atzelari hernaniarra abuztuaren 20an sartuko da txapelketan azken ligaxkan.
Guztira zortzi pelotarik jokatuko dute, Urriza txapeldunari txapela kentzeko asmotan, eta berrikuntza nagusia lehenengo bi fasetan aurkitzen da, baita txapelketa hasteko eguna, inoiz baino goiztiarragoa hasiko baita.
Urteko txapelketarik garrantzitsuena, buruz burukoa, bihar hasiko da Goikoetxea V eta Juanenearen arteko partiduarekin.
Finalzortzirenetan Ansa II Goikoetxea V eta Juanenea
Bihar emango zaio hasiera urteko txapelketarik garrantzitsuenari, Goikoetxea V eta Juanenearen arteko partiduarekin. Hauekin batera Ansa ariko da, final zortzirenetako fasean. Hiru partidu eta gero bakarra pasako da final laurdenetara.
Finalaurdenetan Azpiroz eta Ezkurra II sartzen dira
Bertan Azpiroz eta Ezkurra II ariko dira, final zortzirenetan lehenengo sailkatzen den erremontistarekin batera. Hemen ere denek denen aurka hiru partidu jokatu ondoren, bakarrak emango du saltoa, azkeneko ligaxkara. Orduan sartuko dira jokoan Urriza, Endika eta Barrenetxea IV.
Azken fasean formatua mantentzen da
Ligaxkan azken urteetako formato berdina mantentzen da. Denak denen aurka jokatuko dute abuztuaren 17tik aurrera eta lehenengo sailkatua finalera pasako da zuzenean. Bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatu beharko dute, irailaren 7an, eta laugarrena kanpoan geratuko da. Finala irailaren 14an jokatuko da eta ligaxkan betiko puntuazio sistema erabiliko da; Lau, bi, bat, zero eta minus bat punturekin tantoen arabera.